Mintzalaguna

Mintzalagun talde berriak maiatzatik aurrera.
Izen ematea martxoaren 21etik apirilaren 21era.
Hartu, eman eta eragin!

Martxoaren 21etik apirilaren 21era Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu dugu, eta talde berriak hasiko dira maiatza eta ekaina bitartean.

Bi modutan parte hartu daiteke egitasmoan:
Mintzalaguna moduan: Euskara praktikatzeko.
Laguntzaile moduan: Euskaraz praktikatu nahi dutenei laguntzeko.

Eman izena

Mintzalaguna egitasmoan parte hartu

Lagunak egin eta ondo pasa, euskara praktikatu edo praktikatzen lagunduz

Modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean praktikatu

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenekin, eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin, mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Mintzapraktika talde bakoitzean hiru edo lau lagun izaten dira, modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen delarik. Talde bakoitza astean behin biltzen da, eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.

Behar eta gogoen araberako taldeak

Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Mintzalagunak egitasmoan

Taldeak ,ordutegi, adin, auzo eta zaletasunak kontuan hartuz osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

Mintzalagun taldeak

3-4 laguneko taldeak osatzen dira. Astean behin ordubetez elkartzen dira gutxienez. Lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, paseatuz, kiroldegian….

ZATOZ MINTZALAGUNERA!

Hamaika arrazoi mintzalagun izateko!

Mintzalagunak

Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez dutenak, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez detenak, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.

Laguntzaileak

Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.

 Eman izena